XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

y si se hiciese mas estensivo su uso [k-rena] proporcionaría en nuestra conjugación la ventaja de poderse indicar su pronunciación con un mismo caracter en singular y plural. Por ejemplo lo que en nuestros libros se escribe etorri yaca ó yaco, él se le ha venido, y etorri yaque ellos se le han venido podría escribirse: etorri yaka y yake (vii.or.)

orain ere bere aldetik gramatikazko arrazoiak (Azkueren hitzetan: Izkira bakoitzari aots bakar bat dagoka Euskal Izkindea 29.or.) dakartza, morfema bereko hots berbera bi grafema ezberdinez irudikatzearen kontraesana erakutsiz.

Alabaina, ikusten denez, gure oraingo usadiorantz doazen eritzi eta proposamenak poliki poliki eta ikuspegi aldaketa handi baten ostean inposatu beharko ziren; gertuago zuten istiluari bukaera emateko, qu: k bihurketa paperean gauzatzen ausartu baziren ere, horren aldamenean soilik lotsaz aipatzen da c: k bihurtzearen komenigarritasuna.

Añibarro eta Zabala ez ziren izan, agi denez, Erroren hitzak era honetara ulertu eta praktikara eraman zituzten bakarrak: Ulibarriren Gutun liburuan ere nahiko sarri sartzen da k qu-ren ordez: euzkeldun 4, adeskide 13, euzkeraz 18, Mikeletetzat 24, kentzea 27, yakitun 27, daukie 27, osankida 74, etab. 25 Eta baita bere emazteak ere, Ulibarrik ez baldin baditu honen gutunak ikutu transkribatzean: cf. izkiribatua 202.or..

Bukatzeko, esan dezagun Añibarrori ez zaiola Esku-liburuaren edizio bi horietarik kanpo amplt;kampgt;rik isuri, ezpada bere hiztegian, baina behin edo birritan (s.v. acción descompuesta cikinkeria, zatarkeria), hortaz, beranduagoko eranskinetan.

3. MB, MP, ampgt; NB, NP

A6 ceimbat : B10 ceinbat; A6 onembeste: B10 onenbeste; A3, 18, 24, 48 dempora: B55 denporearen; A48 aimbat: B55 ainbat; A26, 140, 144, 160, 194 aimbeste: B30, 155, 159, 173, 199 ainbeste; A132 campora: B140 canpora; A217 embajadea; A 31 empeñuric; B94, 217 enparadu, 26 enparetan.

Añibarroren aintzindariek eta inguruko gehienek ez zuten zalantzarik izan pundu honetan: m idazten zen p eta b-ren aurrean, gaztelerak mantendu duen usadioaren arabera.

Euskararen kasuan grafia hau araupeturik zegoen gutxienez Kardaberatzen Eusqueraren berri onetatik:

Beste erregla jaquiña: b ta p-aren aurretic m escribitu beardezu, ta ez n: ala, ambat, cembat: amparoa, ampolla ta orrela besteac esan ta escribitzatzu (27.or.).

XIX. mendearen hasiera aldean, baina, zerbait gertatu zen usadio eta erregela hau deuseztatu zuena: Añibarro ezeze Zabala ere nb eta np hasten da erabiltzen: